Portada del sitio > Área Internacional > OTROS IDIOMAS > Euskare > Mexiko, Segurtasun demokratikoa eta Estatu Terrorismoa

Mexiko, Segurtasun demokratikoa eta Estatu Terrorismoa

Miércoles 3 de agosto de 2011, por Comité Cerezo México

[Mexikoko brigada 2011] Oraingoan Giza eskubideei buruzko ikastaro batean parte hartu dugu Comite Cerezoko kideek gonbidatuta. Arratsaldean hizketaldi luzea izan dugu Mexikoko gaur egungo egoerari buruz. Erakundean zuzenean dihardutenak asko ez badira ere, izandako mehatxu larriak gaindituz, hainbat lagunekin sare zabala sortzea lortu dute. "Red Nacional de Derechos Humanos Derechos para Todos y Todas" izenpeko sarearen parte dira ere. Bere zeregin nagusia arlo desberdinetako formakuntza tailerrak egitea da: Segurtasunari buruzkoak, Giza eskubideak, Dokumentazioa, Atxilotu edo Kartzelatutakoentzat (eta senideeentzat), Iraultza Mexikarra, eta Mexikoko independentzia besteak beste. Ikastaro hauek Estatu desberdinetan eskaini eta ematen dituzte: Michoacan, DF, Puebla, Oaxaca, Chiapas, eta abar, gaur egun ez dute astirik eskaera guztiak asetzeko.

Azken urteotan kontextu politikoaren aldaketa nabaria da eta Estatu terrorismoa egonkortuz doa, eta salbuespen-egoera ohikoa bihurtu da. Bost urtetan 150 giza eskubideen defendatzaile erailak izan badira ere, zenbaki hori txiki geratzen da orotara 50.000 hildakoekin alderatuz gero.

2006tik 5000 lagun inguru desagertatuak izan dira, zaila da zehatz mehatz jakitea zenbat izan diren guztira, gehienak ez baitira jakitera ematen beldurragatik.

Gaur egun Mexikon pairatzen duten gartzela eta lege ereduak beste hainbat lekuetatik eratorriak dira: EEBB, Espainia eta Kolonbia besteak beste. Mexikoko indar militar eta poliziaren trebakuntza EEBBen eta Kolonbiaren esku dago, horrela, Mexikoko indar polizialak Kolonbian entrenatzen dira EEBBen sostenguarekin.

"Seguratsun demokratikoaren" eraiketaren ardatz nagusienetako bat Plan Merida da, eta honen barneko neurrien artean, gartzeletako funtzionarien, polizien, militarren eta irakasleen trebakuntza dago. Estrategia honen bidez, alde batetik, bakeaz, adiskidetzeaz eta bakearen aldeko gizartearen eraikuntzaz hitz egiten da, baina guzti honen helburua hainbat erakunderen kontrol politikoa, soziala eta ideologikoa lortzea da, batez ere, justiziarik gabe eta errudunak zigortu gabe ez dagoela bakerik lortzerik esaten duten erakundeak.

Erailketa estrajudizialak eta desagerpenak gaur egungo salbuespen egoeraren ondorioak dira, eta bide batez, estatu demokratikoaren diskurtsoaren eraiketaren zutabe dira. Erailketa eta desagerpenekin Estatuak Segurtasunaren beharra erakutsi nahi du. Horrela, 50.000 hildako, 5.000 desagertu eta barne desplazatuak (hauetaz ez dago kopuru zehatzik momentuz), delinkuentziaren aurkako borrokaren ezinbesteko kaltetzat jotzen dira, eta herriari bi aukera eskaintzen zaizkio: nolabaiteko "segurtasuna" mantendu (arestian aipaturiko ezinbesteko kalteak onartuta) ala hilketak, buru mozketak eta horrelako basakeriak burutzen duen delinkuentzia antolatuaren esku uztea aberria.

Hainbat neurri dira Estatu terrorista eratzea bermatzen dutenak gaur egun Mexikon, besteak beste:

  • Barne-etsaia eraikitzea: Mexikoko estatuaren eskutik sortua izan bazen ere, narkotrafikoa etsai bihurtu da gaur egun. Ezaguna da lehenengo narkotrafiko sareen helburu nagusia kontrainsurgentzia zela, Gerrero Estatuan Lucio Cabañas gerrilari iraultzailearen aurkako tresna izan zen hain zuzen ere. Horrela, narkotrafiko taldeak Mexikar estatuak sortuak eta bermatuak izan baziren ere, mugimendu iraultzaileen aurkako tresna bezala, gaur egun etsai ezin hobea bihurtu dira, edonori leporatu ahal baitzaio narkotrafikoan murgilduta egotea
  • Gizartearen militarizazioa: alde batetik ejerzitoa kalera atera da, Polizia Federala militarizatu egin da, eta militarra izateak hainbat onura du: soldata ohikoa baino hobea (2006tik %130a igo diete soldata militarrei), militarren senideentzako laguntzak, bekak, eta abar.
  • Izuaren erabilpena gizartea kontrolatzeko tresna gisa: alde batetik, azken urteotan nagusitu diren basakeriak (buru-mozketak, azidoaz eragindako desagerpenak, gorputz-zatikatzeak), ikara, mesfidantza eta indibidualismoa zabaldu dituzte biztanlerian, eta herriaren gizarte sareak apurtzea dute helburu. Aipatzekoa da hedabideen papera kontu honetan, egun guztietan agerten da hilketa basatiren bat egunkarietan edo irratietan (beti delinkuentzia edo narkotrafikoarekin lotuta, Gobernuari aurpegia garbitu eta segurtasunaren beharra zabalduz jakina). Neurri honen eragin zuzena biztanleriaren desplazamendua da, Ciudad Juarez-en gertatzen ari denaren kasu.
  • Paramiliarismoaren erabilpena Estatuaren esku maltzurra gisa: arestian aipatu den moduan, sarritan, Estatuaren segurtasun neurriak ezinbestekotzat jotzen dira delinkuentziaren ondorio latzetatik babesteko.
  • Gizarte gaitzespenaren kriminalizazioa: judizializazioaren bidez salbuespen estatua bermatzen da. Honekin lotuta, onartzear dago Nazio segurtasun lege berria. Gaur egun, salbuespen egoera adierazteko senatuaren %75a behar bada ere, lege berri honekin Presidenteak berak nahi duenean adierazi dezake salbuespen egoera, eta ondorioz, protesta egiteko eskubidea delitu bihurtuko da.
  • Gizartearen polarizazioa: neurri honen bidez, gobernuarekin bat egiten dutenak (salatariak, gobernuaren programetan parte hartzen dutenak...) herritar zintzotzat hartzen dira, baina Gobernuaren politikaren aurka daudenak, Estatuaren etsaiak dira eta erditik kendu behar dira.
  • Migrazioaren erabilpen maltzurra: Gobernuak indar militar eta paramilitarren bidez izua eta beldurra erabiltzen du estrategia gisa migrazio fluxua gelditzeko (beti ere EEBBen interesen arabera). Horrela, Ertamerikatik datozen migranteak esklabutza sexualerako, lan behartuetarako edota droga garraiatzeko erabiltzen dira gehienetan.

Neurri guzti hauek Estatu bakoitzaren ezaugarriren arabera gauzatzen badira ere, eredua bera da Nazio osorako.


Ver en línea : Mexiko, Segurtasun demokratikoa eta Estatu Terrorismoa

¿Un mensaje, un comentario?

¿Quién es usted?
Añada aquí su comentario

Este formulario acepta los atajos de SPIP, [->url] {{negrita}} {cursiva} <quote> <code> y el código HTML. Para crear párrafos, deje simplemente una línea vacía entre ellos.